25-26 Abonu denboraldia: Pamplona

Programas Propios
Imagen 3

25-26 Abonu denboraldia: Pamplona

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren harpidetza denboraldia bikaintasun artistikoaren bilaketagatik nabarmentzen da, nazio eta nazioartean aintzatetsitako musikari eta zuzendariekin lankidetzan.

Errepertorioaren aniztasuna eta kalitatea etengabea da denboraldi guztietan, Orkestrak egitarau zabala eskaintzen baitu, obra klasikoetatik hasi eta konposizio garaikideetaraino. 

Musikak pertsonen, lurraldeen eta kulturen arteko lokarriak sortu eta indartzeko duen ahalmena nabarmentzen du Loturak edizio honetako izenburuak. Gure hamabi zikloetan zehar, gure lurraldeko musika-bizitzan sakonduko dugu, besteak beste, Blas de Laserna, José Castel, Jesús García Leoz eta Teresa Catalán egileen lanekin. Nafarroarekin dugun konpromisoaren zati moduan, kontzertuetako hirutako protagonistak bertako talentuak izango dira: haietako batean, agertokia partekatuko dugu Maite Beaumont iruindar mezzosopranoarekin, eta beste bietan, Iruñeko Orfeoiarekin.

Era berean, elkarrizketan jardungo dugu itxura batean urrunak diren musika-tradizioekin, hala nola Europako ekialdekoarekin (Prokofiev, Txaikovski, Stravinski…), Alemaniakoarekin (Mendelssohn, Brahms, Mozart, Beethoven, Wagner…) eta Europako iparraldekoarekin (Sibelius, Grieg). Mugak Ameriketako Estatu Batuetako musika garaikiderantz hedatzeko aukera ere egongo da (Shaw, Dessner).

Ikasturte honetan, mundu osoan publikoak eta kritikariek txalotutako bakarlari handiak gure artean ariko dira: Nicolas Altstaedt (biolontxeloa), Katia eta Marielle Labéque ahizpak (pianoak), Martin Fröst (klarinetea), Bomsori Kim (biolina), Javier Perianes (pianoa) eta Xavier de Maistre (harpa). Gainera, hitzorduetako bik bakarlari-zuzendaria izango dute: Vineta Sareika (biolina) eta Lucas Macías (oboea). Erika Baikoff, Werner Güra, Raquel Lojendio eta Birger Radde abeslariek interpretatzaileen zerrenda osatuko dute. 

Ilusio handiarekin egongo gara Juanjo Mena maisua gure agertokira itzultzeko zain, eta bai Nuno Coelho eta Delyana Lazarova itzultzeko zain ere, aurreko denboraldietan haiekin elkarlanean aritzeko plazera izan baitugu. Gure orkestrarekin debuta egingo dute Marzena Diakunek eta Aarón Zapicok.

Próximos Conciertos

Buscar evento
16 Urr
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Curar las heridas

6 Aza
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Desde el abismo

27 Aza
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

El final de la noche

18 Abe
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Magia

15 Urt
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Elementos

12 Ots
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Vientos del Norte

26 Ots
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

A flor de piel

12 Mar
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Transparencias

26 Mar
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Una dicha inesperada

16 Api
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Bohemios

7 Mai
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Invencibles

28 Mai
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa 19:30 h

Hermosa es la morada