La OSN ofrecerá un concierto extraordinario en Lesaka para celebrar el Día de Navarra

25/11/2025
Imagen 2

De entrada libre, estará dirigido por el maestro navarro Javier Echarri López y contará con Desislava Vaskova como violín solista.

Día de Navarra

Nafarroako Egunaren karietara, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertu bat eskainiko du Lesakan Javier Echarri López maisu nafarraren gidaritzapean. Desislava Vaskova biolin-jotzailea bakarlari gisa arituko da.

 

Adin guztietarako ikus-entzuleentzat prestatutako programak honako obra hauek bilduko ditu: Figaroren ezteiak operaren Obertura, Wolfgang Amadeus Mozartena; Petite Suite, Claude Debussyrena; Nocturne–Serenade, Pablo Sarasaterena; Pabana hildako infanta batentzat, Maurice Ravelena; Pelleas eta Melisande operako Siziliarra; eta Larrain dantza, Fernando Remacharena.

 

Desislava Vaskova biolinista 2025eko irailetik da Nafarroako Orkestra Sinfonikoko kidea. Sofia Erregina Musikako Goi Eskolan ikasi zuen 2016tik 2022ra bitartean eta master bat ere egin zuen tartean; Vaskovak Sofia erreginaren aitortza jaso zuen ganbera-musikan erakutsitako bikaintasunagatik. Madrileko Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioan ere ikasi zuen, biolinean ohorezko saria eskuratuz. Vaskovak “Biolinak bakearen alde” lehiaketako lehen saria irabazi zuen 2015ean, eta Gustav Mahler Jugendorchester orkestraren eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren partaide izan da. Horrez gain, orkestra entzutetsu askorekin kolaboratu du, esaterako, Danimarkako Errege Orkestra, Espainiako Orkestra Nazionala eta Tiroler Festspiele Erl. Nazioarteko jaialdi eta klase magistral ugaritan ere parte hartu du.

 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko ardura Erriberrin jaiotako Javier Echarri López musikariak izanen du. Aragoiko Musikako Goi Kontserbatorioan saxofoi-jotzaile eta zuzendari izateko prestakuntza jaso zuen Echarrik, aipatu bi diziplinetako maisu ezagunen eskutik. Artistikoki hazteko bilaketa etengabean, abesbatza, banda eta orkestra ugarirekin egin du lan erriberritarrak, eta Sinfonía Navarra orkestra, Operaren Lagunen Gaiarre Elkarteko (AGAO) abesbatzako eta Aizaga ganbera-abesbatzako musika-zuzendari gisa nabarmendu da. Besteak beste, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Iruñeko Hiria Orkestraren orkestrak zuzendu ditu, eta bakarlari garrantzitsuekin ere kolaboratu, hala nola Carmen Solís, Eduardo Sandoval eta José Luis Sola.