Hellen Keller, ¿la mujer maravilla?

La Cava. Olite
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5

Hellen Keller, ¿la mujer maravilla?

Antzerkia

Erriberriko Antzerki JaialdiaAntzerkia

Antzezlan dokumentala, Helen Kellerren inguruan eraiki zen mitoari aurre egin nahi diona. Keller 1904an Harvarden unibertsitate-titulua eskuratu zuen lehen pertsona gor-itsua izan zen. Bideojoko baten tutorial moduan planteatuta dago pieza eszeniko hau, eta bertan aktoreak abatar gisa ariko dira, testu proiektatu batzuen bidez ematen doazen jarraibideak gauzatzen agertokian.

 

‘Helen Keller, ¿la mujer maravilla?’ antzezlanak hizkuntza mintzatua eta zeinu-hizkuntza integratzen ditu. Entzuten duten eta ez duten pertsonen arteko inkomunikazioa zalantzan jartzen du ikuskizunak, agertokian elkarrizketa ireki bat partekatzearen aukerak esploratzen ditu eta hizkuntza minorizatuen, haien erabilera publikoaren eta elkartzearen garrantzia aldarrikatzen du isilean.

 

ANTZEZLEAK

Patricia de Lorenzo, Chusa Pérez de Vallejo eta Ángela Ibáñez.

 

PARTAIDEEN ZERRENDA

Dramaturgia eta zuzendaritza: Xron / Komunikazioa: Xana García / Soinua: Xacobe Martínez Antelo / Argiztapena: Fidel Vázquez / Ekoizpena: Patricia de Lorenzo / Zuzendaritzako laguntzailea: Borja Fernández / Grafikoa: Tristán Ron / Ikus-entzunezko espazioa: Lucía Estévez / Espazio eszenikoa: Nononon.lab / Banaketa: Cremilo, Carlos M. Carbonell / Jantziak: Uxía Vaello / Jatorrizko ideia: Chusa Pérez de Vallejo / Inklusioari buruzko aholkularitza: Chusa Pérez de Vallejo / Ekoizpena, administrazioa: Inés Portela / Zeinu-hizkuntzari buruzko aholkularitza: Ramón Costoya Lens / Espainiako zeinu-hizkuntzara egokitzea: Ángela Ibáñez, Chusa Pérez de Vallejo / Azpitituluak: Iñaki Ruiz / Printak: Antía Martín / Audio-deskribapena: Nieves García, Susana Longueira / Kolaboratzaileak: Galiziako Zentro Dramatikoa, Amesko kontzejua, Ártika aretoa.

 

Chévere, Zentro Dramatiko Nazional eta Teatre Lliureren arteko koprodukzioa, AGADIC/Galiziako Xuntaren babesarekin. 

Datak eta sarrerak
20
Uztaila2024
La Cava. Olite
22:00
20Uzt
La Cava. Olite
20/7/2024
22:00