Forever

La Cava. Olite

Forever

Kulunka Teatro

Erriberriko Antzerki JaialdiaAntzerkia

Izango zela amestu zuenetik aldenduko da familia bat. ‘Forever’ lanak umorez eta ironiaz islatzen ditu maitasunaren paradoxak, eta hainbat gaitan jartzen du arreta, adibidez, amatasunean, heziketan, desgaitasunean eta inkomunikazioan. Bilbea plataforma birakari baten gainean gertatuko da; ‘bizitzak ematen dituen buelten’ metafora moduan funtzionatzen duen plataforma, hain zuzen. Biraka dabilen neurrian, protagonisten draman sakontzen duen espirala da. Tragikomedia ederra eta sakona, etorkizunerako ditugun proiekzioen eta errealitatearen beraren artean dagoen distantziatik jaiotzen dena.

‘André y Dorine’ eta ‘Solitudes’ antzezlanen ondoren, Kulunka Teatro konpainiak berriro egin du mozorroen lengoaia isilaren alde, samurtasuna eta gordintasuna konbinatzen dituen ikuskizun batean.

 

ANTZEZLEAK

José Dault, Garbiñe Insausti eta Edu Cárcamo.

 

PARTAIDEEN ZERRENDA

Sorkuntza: Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti eta Edu Cárcamo / Zuzendaritza: Iñaki Rikarte / Jantziak eta eszenografia: Ikerne Giménez / Musika-konposizioa eta soinua: Luis Miguel Cobo  / Argiztapenaren diseinua: Javier Ruiz de Alegría  / Argazkiak: Aitor Matauco / Prentsa: María Díaz  / Banaketa: Proversus / Ekoizpena: Kulunka Teatro, Zentro Dramatiko Nazionalarekin, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera. 

Datak eta sarrerak
19
Uztaila2024
La Cava. Olite
22:00
19Uzt
La Cava. Olite
19/7/2024
22:00