Entzunaldi gidatua: “Meza do minorrean” (W. A. Mozart)
María Setuain Belzuneguik —musika-bitartekaritzako irakasle espezialistak—, entzunaldi gidatuen bidez, agerian jartzen ditu Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 26-27 abonu-denboraldian interpretatutako obren zenbait gako. Ekimena Enclave Fortissimoren parte da; Enclave Fortissimo, zehazki, kultura- eta musika-arloko bitartekaritza programa bat da, Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programaren, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren lankidetzaren ondoriozkoa. Herritarrak kulturan parte hartzera bultzatzeko jomuga du, eta ikus-entzuleen eta espezialisten arteko elkarrizketarako eta topaketarako gune bat eskaintzen du.
“Meza do minorrean” (W. A. Mozart)
Nahiz eta ez izan Mozarten obrarik ezagunenetako bat, Meza do minorrean lanak haren musika-izaeraren funtsezko alderdi bat deskubritzea ahalbidetzen du. Obra horretan uztartu egiten dira, batetik, liturgiak berezko duen solemnitatea eta, bestetik, konpositoreak orri bakoitza bizitzaz, dotoreziaz eta gizatasunez hornitzeko duen gaitasuna, hain bereizgarria. Idazkerak baitaratzea, dotorezia eta argitasuna konbinatzen ditu itxuraz ahaleginik gabe ateratzen den oreka batean, eta diskurtsoaren argitasuna eta berehalako edertasun naturala nagusitzen dira. Mozarten konposizio honetan, mirespena partekatutako emozio bilakatzen duen konpositore bat deskubrituko du entzuleak.
| 14 |
Urria
2026
|
CIVICAN - Centro cultural de Fundación Caja Navarra
|
19:00
|
Sarrera doan, erreserba egiteko https://inscripcionescivican.com webgunearen bidez edo Nafarroako Kutxa Fundazioa Linearen bidez (948 222444), irailaren 21etik (09:00) eta lekua bete arte.