Colaboran: Ayuntamiento de Barañáin y Auditorio Barañáin.
Foru Komunitateko txoko guztietara iristeko asmoz, abonu denboraldiak dituzten herriez haratago, Orkestrak errepertorio klasiko handiko kontzertuak eskaintzen ditu Nafarroako hainbat tokitan barna.
Sebastián Zinca, zuzendaria
Denboraldi honetan Sebastian Zincak honako hauek zuzenduko ditu: Tolosa Okzitaniako Kapitolioko Orkestra Nazionala, Gdanskeko Orkestra Filarmonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Luzernako Jaialdiko Orkestra Garaikidea, Warmia eta Mazuriako Orkestra Filarmonikoa eta Galiziako Errege Filharmonia. Galiziako Errege Filharmoniaren zuzendari laguntzaile izandako urteetan, orkestrarekin hogeita hamalau kontzertu zuzendu zituen. Halaber, zuzendari laguntzaile ere aritu da Madrilgo Errege Antzokian eta Finlandiako Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin. Zilarrezko domina erdietsi du Budapesteko Antal Doráti Zuzendaritzaren III. Nazioarteko Lehiaketan, bai eta Aspen Music Festival jaialdiko Joan W. Harris beka ere.
Zincak zuzendaritza-ikasketak Finlandiako Sibelius akademian egin zituen, eta bertan Sakari Oramo zuzendariaren ikaslea izan zen; horrez gain, kontrabaxu-ikasketak egin zituen New Yorkeko Juilliard School eskolan.