Teatro Massimo di Palermo
Vanessa Goikoetxea, Floria Tosca
Arturo Chacón-Cruz, Mario Cavaradossi
Carlos Álvarez, Scarpia
David Lagares, Cesare Angelotti
Fernando Latorre, El sacristán
Manuel de Diego, Spoletta
Juan Laborería, Sciarrone / Ubn carcelero
Pepa Santamaría, un pastor
Orquesta Sinfónica de Navarra · Coro Lírico AGAO · Coro Joven del Orfeón Pamplonés
Iván López Reynoso, director musical
Mario Pontiggia, dirección de escena
Francesco Zito, escenografía y vestuario
Santiago Mañasco, iluminación
Matteo Anselmi, asistente de dirección de escena
Mónica Teijeiro, asistente de vestuario
Pedro Rodríguez, maestro repetidor
Atelier Nicola, Venecia / Teatro Massimo de Palermo, vestuario
Sergio Cappa, regidor
Iñigo Santacana, segundo regidor
Izaskun Zurutuza, traducción y adaptación al euskera
Tosca (G. Puccini). Opera eszenifikatua. Lehen saioa
Grina, intriga politikoa eta drama jabetuko dira Baluarte Auditorioko eszenatokiaz, Giacomo Pucciniren Tosca lanaren ekoizpen gogoangarri honen bidez, Mario Pontiggia eszena-zuzendari ospetsuaren eskutik. Baluarte Fundazioko 25-26 Denboraldi nagusiak ekoizpen hori eskainiko baitu bere seigarren hitzorduan, Palermoko Teatro Massimok jatorriz ekoiztua. Opera zaleek eta drama lirikoa maite dutenek inola ere galdu behar ez duten saioa.
Mario Pontiggiak zuzendutako Tosca lanaren ekoizpena bere ikuspegi klasiko eta monumentalagatik da ospetsua, eta ondorio guztietarako da arte italiarraren onena, eszenako artifizioari dagokionez. Eszenografiak oihartzun gisa dihardu, eszenaratze honen balio piktoriko ikusgarria areagotzeko, ikuslea gune oparo batera eramanda, Aita Santuaren 1800eko Erromaren sinboloak dira nagusi bisualki. Hiria Vatikanoko polizia krudelak zanpatua ageri zaigu, fanatismo, indarkeria eta arrandiaren artean. Argiztapen bikainak on egiten die jantzi ikusgarriei, egokitasun kromatikoari eta multzoaren dotoreziari, aldi berean eszena-multzoari ikusgarritasun handia emanda.
Hiru ahots bikain dira buru interpreteen artean: Vanessa Goikoetxea sopranoa Floria Tosca da; Arturo Chacón-Cruz tenorra, berriz, Mario Cavaradossi, hau da, artista gartsu eta ausarta; eta Carlos Álvarez baritonoak Scarpia baroiaren papera eginen du.
Tosca, 1900ean estreinatua, hiru ekitaldiko opera da, drama politikoa amodio-istorio suhar batekin konbinatuta. Aria gogoangarriz beteriko partituran (adibidez, Vissi d’arte eta E lucevan le stelle), Puccinik musika gartsua ondu zuen, narrazioaren tentsioa amaiera tragikoraino bertaraino indartzen duena.