Gauaren Amaia
Abonuko 3.: “Gauaren amaiera”. 25–26 abonu denboraldia. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN-NOS) 2025eko azaroaren 27an (osteguna) eskainiko du Iruñean 25-26 denboraldiko abonuko bere hirugarren kontzertua Baluarte Auditorioan, “Gauaren amaiera” izenburupean. Hasteko, Wolfgang Amadeus Mozarten 40. sinfonia sol minorrean, K. 550 emanen da. Bigarren zatian, berriz, Felix Mendelssohnen“Lobgesang” (Laudorioaren ereserkia) 2. sinfonia si bemol maiorrean, op. 52 joko da. Lanak sinfonia-egitura eta kantata koralaren elementuak uztartzen ditu.
Hainbat bakarlari arituko dira, hala nola Raquel Lojendio (sopranoa), Naroa Intxausti (sopranoa) eta Werner Güra (tenorra), bai eta Iruñeko Orfeoia ere, Igor Ijurrak zuzendua. Juanjo Mena maisua arduratuko da musika-zuzendaritzaz, hau da, nazioartean proiekziorik handienetako bat duen zuzendari espainiarra.